2020/01/16

Niketz hirukoak "gero arte" esatea erabaki du

Etxebarriko Niketz rock/metal taldeak azken kontzertu bat joko du, "denbora tarte batez gure itsasontzia berbideratzeko nahian". Hirukoa Barakaldoko Mendigo aretoan ariko da otsailaren 8an, Etxekalte eta Avida Dollars bandekin batera. Gau berezia izango dela aurreratu dute.

Albistea sare sozialen bidez eman dute ohar batekin: "18 urte izan dira oholtza gainean hasi ginenetik, eta gure nahiak eta xedeak nora bideratu da orain gure kezkarik nagusiena, maila sortzaileetan. Dramatikoak jarri barik, bueltan izango gara, material berriarekin, indar gehiagorekin. Musikak heldutasuna islatzen du, oso aberasgarria den arren, kaosa ere sortzen da gure akordeen artean, tendentzia ezberdinek harrapatu gaituztelarik eta gure arreta merezi dutenak. Beste barik, ordura arte, kontzertuan ikusteko aukera duzue". Beraz, "agur" baino, "gero arte" esatea erabaki dute.

Frenetiko azken diskoa 2018an argitaratu zuten, eta bere barruan topatuko duzue Mugak izeneko abestia.

Hurrengo kontzertuak