2025/04/17

Nox Larvae bandak 'My Final Act' kanta aurreratu du

Bilboko Nox Larvae groove metal taldeak Eons disko berriaren estreinako singlea aurkeztu du: My Final Act. Juan Cruz Sarlinga (Estampida ohia) musikari argentinarra buru duen proiektuak, bertsioak albo batera utzi ditu doinu propioak eskaintzeko.

Lana Juan Cruz Sarlingak berak grabatu, nahastu eta masterizatu du Bilboko Blue Cave Studios-etan. Bigarren urrats honetan, Franco Sarlinga anaia izan du alboan berriz ere, eta Lucas Valenzuela abeslariak eta Daniel Cardozo gitarristak parte hartu dute.

Lehendabiziko diskoa 2023an argitaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue.

Hurrengo kontzertuak