Gasteizko Nuclear Revenge taldeak oraindik ez du argitaratu Let the Tyrants Rise estreinako diskoa. Oztopo hainbatek argitalpena atzeratu dute. Undercover-Records/Evil Spell Records zigiluen bidez plazaratuko dute CD formatuan eta biniloan.
Itxaronaldia arintzeko thrash/black metal bandak hiru kantu entzungai jarri ditu Interneten.