Gasteizko Nuclear Revenge thrash/black metal taldeak, azkenik, hilabete honetan aterako du Let the Tyrants Rise lehendabiziko diskoa. Undercover-Records/Evil Spell Records zigiluen bidez plazaratuko dute; lehenik, CD bertsioan, eta abenduan LP formatuan.
Pasa den urtean grabatu zuten Bartzelonako Moontower estudioetan, Javi Felezen gidaritzapean. Guztira, hamaika abesti izango ditu, eta jarraian ikus dezakezue azala eta kantu zerrenda:
01. We, the bastard
02. Ancient Rites
03. Nuclear Revenge
04. Victims of the Black Flame
05. Cursed are Our Marks
06. Last Beer
07. On My Cold Grave
08. Lucifer's Slave
09. Cross the Gate
10. Burn the Holy Cross
11. From Aethernity to Conquest
Taldearen izen bereko abestia da aurreratu dutena:
Horrez gain, hiruko izatetik laukote izatera pasa da talde arabarra. Ondorengo lau musikariek osatzen dute banda: Cryptic Molestor (gitarra eta ahotsa), Gaueko (baxua), Speedhammer (bateria) eta Pestilence Breeder (gitarra).