2023/11/02

Nuclear Revenge taldeak 'Live Among The Wicked' zuzenekoa plazaratu du

Gasteizko Nuclear Revenge black/thrash metal bandak lehendabiziko zuzenekoa aurkeztu du kasete formatuan: Live Among The Wicked. Badalonako iazko Hell on Earth Festival jaialdian grabaturiko kontzertua du oinarri.

Let the Tyrants Rise eta Dawn of the Primitive Age diskoetako hamar abesti, eta berri bat ditu zuzenekoak: Desolation, Decay, Deception. Guztiak euren Bandcamp atarian entzun ditzakezue. Baita kasetearen edizio berezia eskuratu ere.

Azaroaren 11n Diabolical Mayhem jaialdiaren lehen edizioan parte hartuko dute Hexecutor eta Apparition bandekin batera. Gasteizko Urban Rock Concept aretoan izango da.

Nuclear Revenge lau kidek osatzen dute: Cryptic Aggressor (ahotsa eta gitarra), Pestilence Breeder (gitarra), Skullreaper (baxua) eta Speedhammer (bateria).

Hurrengo kontzertuak