2024/04/26

Nukore bandak 'Hunger Games' abestia aurreratu du

Gasteizko Nukore metal/hardcore taldeak Hunger Games abestia entreinatu du, The Blackout lan berriaren lehen aurrerapena. Laukoteak honela aurkeztu du:

"Abesti honek munduaren zati bat goseak nola hiltzen den hausnartzera gonbidatzen gaitu, gainerakoek beste aldera begiratzen duten bitartean, haien sufrimenduari jaramonik egin gabe. erabat, nola errepikatzen den denboran behin eta berriz gertaera hau, eta nola sektore boteretsu batzuek onura handia ateratzen duten, egoera batere ez aldatzen".

Bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Seigarren diskoa azaroaren 15ean kaleratuko dute. Mario C Vaises artistak egin du azala, eta zortzi kanta izango ditu.

01. Hunger Games
02. Hate Is A Burden
03. Pay & Obey
04. Planet B
05. Lost
06. War Dog
07. This Light Of Mine
08. Don't Do It!

Beste behin ere, Iker Bengoarekin grabatu dute diskoa haren Gasteizko Silverstar Studios-etan. "Lan honetan metal, hardcore, rapcore, nu metal, crossover eta energia asko topatuko duzue", adierazi du bandak.

Hurrengo kontzertuak