2024/06/15

Nukore laukoteak gorrotoaren zama du hizpide

Gasteizko Nukore metal/hardcore taldeak The Blackout disko berriaren bigarren singlea aurkeztu du: Hate Is A Burden. Alvaro Forondak, Oianusek eta Iñaki Gegundezek elkarlanean egindako bideokliparekin plazaratu dute.

Laukoteak hau dio kantari buruz: "Letrak gorrotoak nola gure barnea suntsitzen duen, eta higatzen gaituen, azaltzen du. Bere buruaz elikatzen den eta pentsatzen gelditu gabe ateratzea oso zaila den,  gurpil zoro batean murgiltzen gaituen zama astun bilakatzen du, eta bere kausak eta jatorriak aztertu behar dugu gurpil zoro horretatik ateratzeko".

Seigarren diskoa azaroaren 15ean kaleratuko dute. Mario C Vaises artistak egin du azala, eta zortzi kanta izango ditu.

01. Hunger Games
02. Hate Is A Burden
03. Pay & Obey
04. Planet B
05. Lost
06. War Dog
07. This Light Of Mine
08. Don't Do It!

Hunger Games abestia izan zen aurreratu zuten lehen singlea:

Beste behin ere, Iker Bengoarekin grabatu dute diskoa haren Gasteizko Silverstar Studios-etan. "Lan honetan metal, hardcore, rapcore, nu metal, crossover eta energia asko topatuko duzue", adierazi du bandak.

Hurrengo kontzertuak