2020/01/14

Nukore taldeak laugarren diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu

Gasteizko Nukore rap metal bandak One Minute Silence laugarren diskoa argitaratuko du otsailaren 14an, Blood Fire Death bidez. Grabaketa Silverstar Studios-etan egin dute Iker Bengoa (Childrain) musikari eta teknikariarekin. Taldeak adierazi duenez, disko berria bi urteko sormen eta ekoizpen lanaren emaitza da. Musikalki hardcore doinuek presentzia gehiago dutela aurreratu dute.

Paul Urkijo artista eta zinema zuzendaria arduratu da azalaren diseinuaz. Hemen duzue, abesti zerrendarekin batera:

01. Black Friday
02. Give Me My Pain
03. Your Home Is A Mess
04. Erase & Redefine
05. One Love One Life
06. One Minute Silence
07. Like My Likes
08. Shame

Hemen duzue aurrerapen kantua:

Arabarren disko guztiak euren Bandcamp atarian entzun daitezke:

Hurrengo kontzertuak