Gasteizko Nulled metalcore taldeak Counterflow abestia bideoklip bihurtu du. Boskoteak berriki Art Gates Records zigilu espainiarrarekin sinatu du 2023an lan berri bat argitaratzeko.
Aipaturiko kanta otsailean kaleratu zuten Strokes of Reason estreinako diskoan jaso zuten. Horrela ere, zigiluak adierazi du abestia lan berrian ere saruko dutela.
2018an sortu zen Nulled taldea, eta egun bost musikarik osatzen dute: Alex (ahotsa), Raul (gitarra), Iban (baxua), Mikel (bateria eta sintetizadoreak) eta Oscar (gitarra).