Gasteizko Nulled metalcore taldeak 2024ko otsailaren 16an argitaratuko du bigarren diskoa Art Gates Records zigiluaren bidez. Diego Teksuorekin grabatu, nahastu eta masterizatu dute.
Izenbururik aurreratu ez badute ere, Embracing The Darkness abestiaren bideoklipa estreinatu dute. Mystyca Producciones da egilea.
2018an sortu zen Nulled banda, eta bost musikarik osatzen dute: Alex (ahotsa), Ashton (gitarra), Oscar (gitarra eta sintetizadoreak), Iban (baxua eta koroak) eta Ion (bateria).
Orain arte bi lan argitaratu dituzte: PointerException (Autoekoizpena, 2019) lan laburra eta Strokes of Reason (Autoekoizpena, 2022) diskoa.