Gasteizko Nulled metalcore taldeak The Traitor izenburua jarri dio bigarren diskoari. Datorren urteko otsailaren 16an plazaratuko dute Art Gates Records zigiluaren bidez. Azala eta abesti zerrenda aurkeztu dituzte:
01. 65432
02. Dreams
03. Embracing The Darkness
04. Pt.1-Love
05. Pt.2-Rage
06. Toxic Bond
07. Heal
08. The Traitor
09. Mind Ruler
10. Survive & Suffer
Diskoaren eta azalaren kontzeptua azaldu du boskoteak: "Diskoarekin talde gisa egin dugun bidaiari forma eman dioten emozio eta esperientzia sakonenak transmititu nahi ditugu. Letrek gizartearen alderdi intimo eta primarioetan sakontzen dute, emozio-espektro zabal bat arakatuz, maitasunetik eta suminetik hasi eta gure instintu ilunenetaraino. Lanaren gai nagusia, azalean islatzen den moduan, itzalen artean ezkutatutako irudi misteriotsu eta enigmatiko bat da. Kontzeptu unibertsala sinbolizatzen du: gure pentsamendurik eta portaerarik sortzetikoenek ere, aldaketa eraldatzailea jasan dezakete giza existentziaren konplexutasunen mende daudenean".
Diego Teksuorekin grabatu, nahastu eta masterizatu dute diskoa. Kantetako bat dagoeneko entzun eta ikus dezakezue: Embracing The Darkness.
2018an sortu zen Nulled banda, eta bost musikarik osatzen dute: Alex (ahotsa), Ashton (gitarra), Oscar (gitarra eta sintetizadoreak), Iban (baxua eta koroak) eta Ion (bateria).