2022/10/07

Nulled taldeak jauzia emateko erabakia hartu du

Gasteizko Nulled metal bandak Art Gates Records zigilu espainiarrarekin sinatu du 2023an lan berri bat argitaratzeko. Horrela, euren ibilbidean jauzia emateko aukera izango dute. Metalcore, melodeath eta sintetizadore doinuak nahasten dituzte.

Boskoteak otsailean plazaratu zuen Strokes of Reason iraupen luzeko lehen diskoa. Black Cat Studios-etan nahastu eta masterizatu zuten. Osorik entzun dezakezue jarraian:

Bestalde, hauxe da Black Pond abestiaren bideoklipa:

2018an sortu zen Nulled taldea, eta egun bost musikarik osatzen dute: Alex (ahotsa), Raul (gitarra), Iban (baxua), Mikel (bateria eta sintetizadoreak) eta Oscar (gitarra).

Hurrengo kontzertuak