Gasteizko Nulled metalcore bandak otsailaren 16an argitaratuko du The Traitor (Art Gates Records) bigarren diskoa. Diego Teksuorekin grabatu, nahastu eta masterizatu dute, eta dagoeneko hiru abesti aurreratu dituzte.
The Traitor bera da berriena, eta hau ere Mystica Producciones-en bideoklip batekin aurkeztu dute.
Beste bi abestien bideoklipak jarraian ikus ditzakezue:
Nulled - Mind Driler (Teksuoren kolaborazioarekin)
Nulled - Embracing The Darkness
Azala eta abesti zerrenda ere iragarri dituzte:
01. 65432
02. Dreams
03. Embracing The Darkness
04. Pt.1-Love
05. Pt.2-Rage
06. Toxic Bond
07. Heal
08. The Traitor
09. Mind Ruler
10. Survive & Suffer
Diskoaren eta azalaren kontzeptua azaldu du boskoteak: "Diskoarekin talde gisa egin dugun bidaiari forma eman dioten emozio eta esperientzia sakonenak transmititu nahi ditugu. Letrek gizartearen alderdi intimo eta primarioetan sakontzen dute, emozio-espektro zabal bat arakatuz, maitasunetik eta suminetik hasi eta gure instintu ilunenetaraino. Lanaren gai nagusia, azalean islatzen den moduan, itzalen artean ezkutatutako irudi misteriotsu eta enigmatiko bat da. Kontzeptu unibertsala sinbolizatzen du: gure pentsamendurik eta portaerarik sortzetikoenek ere, aldaketa eraldatzailea jasan dezakete giza existentziaren konplexutasunen mende daudenean".
2018an sortu zen Nulled banda, eta bost musikarik osatzen dute: Alex (ahotsa), Ashton (gitarra), Oscar (gitarra eta sintetizadoreak), Iban (baxua eta koroak) eta Ion (bateria).