2019/06/06

Numen bandaren abesti berri bat entzun daiteke

Arrasateko Numen black metal taldeak irailaren 27an plazaratuko du Iluntasuna Besarkatu Nuen Betiko laugarren diskoa. Les Acteurs de l'ombre Productions zigilu frantziarra arduratuko da argitalpenaz. 

Zortzi abesti izango ditu lan berriak, eta Aghy Purakusuma arduratu da azalaren diseinuaz. 

01. Iluntasuna Soilik
02. Lautada Izoztuetan
03. Pairamena
04. Behin Hilko Naiz
05. Nire Arnasean Biziko Da Gaua
06. Itzaletan Solasean
07. Iraganeko Errautsak
08. Itzaltzuko Bardoari

Diskoari hasiera emango dion Iluntasuna Soilik kantua aurreratu dute:

Legarre, Auryn eta Basoa estudioetan grabatu dituzte musika tresnak. Nahasketa eta masterizazioa, berriz, Ekaitz Garmendiak egin du Black Storm estudioetan.

Zuzenekoei dagokienez, gipuzkoarrek VIII. Zombie jaialdian parte hartuko dute. Azaroaren 16an izango da Donostiako Larratxo kultur etxean, eta beste hiru talderekin batera ariko dira: Primordial, Noctem eta Orphans of Piety.

Hurrengo kontzertuak