Arrasateko Numen black metal taldeak prest du laugarren diskoa. Iluntasuna Besarkatu Nuen Betiko izango da bere izenburua eta irailaren 27an argitaratuko dute Les Acteurs de l'ombre Productions diskoetxe frantziarrarekin. Hain zuzen, beraiekin berrargitaratu zuten Numen aurreko lana.
Seikote batek osatzen du egungo banda: Aritz (ahotsa), Jabo (gitarra), Xabier (gitarra), Lander (baxua, flauta eta alboka), Eihar (bateria) eta Eöl (teklatuak eta garrasiak).