2019/11/22

Numen, Nakkiga eta Helde taldeek indarrak batu dituzte

Euskarazko black metalaren hirukoa osatzen dute Numen, Nakkiga eta Helde bandek. Indarrak batu dituzte 2020an bi kontzertu emateko Bizkaian eta Gipuzkoan. Zehazki, urtarrilaren 31n Portugaleteko Groove aretoan ariko dira, eta otsailaren 1ean Arrasateko gaztetxean. Xehetasunak Agenda atalean topatuko dituzue. 

Arrasateko Numen taldeak Iluntasuna Besarkatu Nuen Betiko lana argitaratu zuen irailean Les Acteurs de l'ombre Productions diskoetxearekin. Dagoeneko hasi da zuzenekoetan aurkezten. 

Amurrioko Nakkiga bandak eta Helde laukoteak Oroimenean disko elkarbanatua plazaratuko dute laster Damnatio Ad Bestias zigiluarekin. Bakoitzaren aurrerapen bana entzun daiteke:

 

Hurrengo kontzertuak