2018/09/12

Numen taldea lan berriari azken ukituak ematen ari da

Arrasateko Numen black metal banda estudioko lanak bukatzen ari da. Disko berria grabatu eta nahastu ondoren, orain azken ukituak ematen ari dira. 7-8 abesti izango ditu eta oraindik ez dute erabaki noiz argitaratuko duten. Gipuzkoarren ibilbideko laugarren diskoa izango da, eta orotara, seigarren lana. 

Bestalde, bost urteren ondoren kontzertua eskainiko dute Euskal Herrian. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango dira urriaren 20ean, Alemaniako Necros Christos –Iban Hernandez (Legen Beltza) gipuzkoarra da bateria–, eta Extinction taldeekin. Herriko Burdina webguneak jakin ahal izan duenez, hiru abesti berri eskainiko dituzte zuzenean.

Gaur egun sei musikarik osatzen dute taldea: Aritz (ahotsa), Jabo (gitarra), Xabi (gitarra), Lander (baxua, flauta eta alboka), Eöl (teklatua eta ahotsak) eta Eihar (bateria). 

Hurrengo kontzertuak