Gipuzkoako Nunk metalcore boskoteak lehen doinuak azaleratu ditu. Hain zuzen ere, Deafmind eta This is Not a Dream estreinako abestiak plataforma digitaletan entzun daitezke. Haritz Harregirekin grabatu dituzte Usurbilgo haren estudioan.
Deafmind kantak "gizarteak jartzen dituen oztopoez eta norberaren proiektuak aurrera ateratzeko ausardiaz" dihardu, besteak beste.
This is Not a Dream abestiak, berriz, "norberak nahi dituen helburuak lortzeko ekintzak burutzeko beldurra, eta esna amestearen eta aldaketaren beldurraren ondorioz sortutako gelditasunaren arteko espirala" ditu hizpide.
2020an sortu zuten Nunk taldea Gipuzkoako hainbat herritako bost musikarik. Ondorengoak dira: Villabonako Aitor Amonarriz (gitarrista), Ibarrako Aitor Azkolain (gitarrista), Belauntzako Ion Garate (bateria), Andoaingo Unai Garcia (baxua) eta Hernaniko Unax Larreta (ahotsa).