2024/09/20

Nunk bandak prest du lehendabiziko lan laburra

Gipuzkoako Nunk metalcore taldeak estreinako lan laburra kaleratuko du datozen egunetan. Sarrera bat eta sei abesti izango ditu, eta aurreneko singlea aurkeztu dute: Loss. Rage. Grief. Love.

Boskoteak honela aurkeztu du lehendabiziko urratsa: "Proposamen sendoa eskaintzen du, non metalcore modernoaren eraginek soinuari dimentsio emozionala ematen dioten, pasarte melodikoekin topo eginez". Letretan, berriz, gizarteari eta gaur egungo bizimoduari buruzko hausnarketak eta zalantzak jorratzen dituztela diote. 

Lana Haritz Harreguyrekin grabatu dute Usurbilen, eta Victor Garciak masterizatu du Ultramarinos estudioan. Azala eta abesti zerrenda jarraian topatuko dituzue: 

01. Intro
02. Lost and Alone
03. Deafmind
04. Counteract
05. Loss. Rage. Grief. Love
06. Silence Blurred
07. This is not a Dream

Pasa den urtean, EP honetan bildu dituzten Deafmind eta This is Not a Dream kantak aurreratu zituzten. Biak plataforma digitaletan entzun daitezke.

Nunk banda musikari hauek osatzen dute: Unax Larreta (ahotsa), Aitor Amonarriz (gitarra), Aitor Azkolain (gitarra), Unai Garcia (baxua) eta Ion Garate (bateria).

Hurrengo kontzertuak