Bilboko Obstetra death/grindcore banda da Ioritz Rosa musikariaren bakarkako proiektua. Datorren urteko lehen hiruhilekoan The Evoloution Paradox lehen diskoa argitaratuko du Base Record Production zigiluarekin.
Eder Hernandezek (Putrid Carcass) egin du lanaren azala, eta abestietako bat dagoeneko entzun daiteke.
Rosa gaztea Skin Tortured eta Pandemia taldeetako gitarrista ere bada, eta Ferosz zein Kaixton bandetan ibilitakoa.