2020/04/05

Odolean: Ipar Euskal Herriko lehen euskarazko black metal banda

Donibane Garaziko Odolean taldea aitzindarien zerrendan sartu da. Izan ere, euskarazko hitzak dituen Ipar Euskal Herriko lehen black metal banda da. Lehen diskoa neguan argitaratzeko asmoa dute, eta aurrerapen gisa bi kantu aurkeztu dituzte.

Odolean - Hautsak:

Odolean - Lurra:

2017an sortu zen taldea Donibane Garazin (Nafarroa Beherea). Cylenchar, Diktatur eta Zezenaren Taldea bandetan ibilitako hiru kidek osatzen dute: Dany (ahotsa eta gitarra), Jano (bateria) eta Patxi (baxua). Pasa den urtean Buru Beltz Fest jaialdian parte hartu zuten. 

Hurrengo kontzertuak