2024/03/13

Orion Child taldeak disko berriaren izenburua duen kanta aurkeztu du

Durangoko Orion Child power metal bandak maiatzaren 17an argitaratuko du Aesthesis (Art Gates Records) laugarren diskoa. Hain zuzen ere, izenburuarekin lotura zuzena duen abestia estreinatu dute.

Jarraian ikus eta entzun dezakezue letren bideoa. Recrum Media eta Dando al Rec dira egileak.

Hamar abesti izango ditu lan berriak, eta bi musikari ezagunek parte hartu dute: Ronnie Romero abeslariak eta Pedro J. Monge (Vhäldemar) gitarristak.

Azala Victor Villamarin artistak egin du taldearekin elkarlanean.

01. Revel{AI}tions
02. Skhuldom
03. Aesthesis
04. When the Tide Arises
05. My Redemption
06. Reaching for the Stars
07. Numbers are Law (feat. Ronnie Romero)
08. Forever (feat. Pedro J. Monge)
09. Runaway
10. Prisoners of the Past

Lehendabiziko aurrerapena When the Tide Arises singlea izan zen, eta bideoklip batekin estreinatu zuten. Recrum Media eta Dando al Rec dira zuzendariak.

Diskoa Cursed Onion Studios-etan eta Chromaticity Studios-etan grabatu dute, eta Pedro J. Monge bera arduratu da ekoizpenaz, nahasketaz eta masterizazioaz.

Estudioko laugarren lanaren harira, bizkaitarrek diote "itxaropentsuagoa" dela: "Uste dugu disko honekin soinu oldarkorragoa eta sendoagoa lortu dugula, baina askoz melodikoagoa aldi berean".

Hurrengo kontzertuak