Barakaldoko Ossris heavy metal bandak boskotea berrosatu du. Álvaro Jimenez abeslari berriarekin berriz ere bueltan direla iragarri dute.
Gainerako kideak dira Mikel de las Heras (gitarra), Iker Galante (gitarra), Jonathan Gonzalez (baxua) eta Javier Marquez (bateria).
2021ean Destino Escrito hirugarren diskoa argitaratu zuten. Ordutik, kontzertu gutxi batzuk eman dituzte.