Iruñeko Oxido heavy metal taldeak irailean argitaratuko du hirugarren diskoa. Estudios K-n grabatu dute Alberto Porresen gidaritzapean. Abestietako bat aurreratu dute: Soy la tormenta.
Oxido banda Nafarroako rock eta heavy metal eszenan trebaturiko musikariek sortu zuten 2012an. Ordutik, bi disko plazaratu dituzte: Diez Balas (Autoekoiztua, 2014) eta Soñarás (Leyenda Records, 2019). Gaur egun bost kidek osatzen dute taldea: Iñigo de Miguel ahotsa, Xabi Baron gitarrista (Dragon Lord ohia), Feli Jimenez gitarrista (Gandalf ohia), Fermin Lanzas baxua (Gandalf ohia) eta Juanma Caballero bateria.