2021/09/12

Oxido bandak urrian kaleratuko du "Soy la tormenta" lan berria

Iruñeko Oxido heavy metal taldeak urriaren 1ean plazaratuko du Soy la tormenta (Leyenda Records) hirugarren diskoa. Dagoeneko hiru abesti estreinatu dituzte, eta, azkena, I'm the Storm da, Soy la tormenta kantuaren ingelesezko moldaketa. Europari begira jartzeko egin dute.

Iruñeko Estudios K-n grabatu zuten diskoa, Alberto Porresen gidaritzapean. Azala eta diseinua, berriz, Adolfo Warbanner artistak egin du.

Hona hemen beste bi aurrerapenak:

Oxido - Anzuelos

Oxido - Soy la tormenta

Oxido banda Nafarroako rock eta heavy metal eszenan trebaturiko musikariek sortu zuten 2012an. Ordutik, bi disko plazaratu dituzte: Diez Balas (Autoekoiztua, 2014) eta Soñarás (Leyenda Records, 2019). Gaur egun bost kidek osatzen dute taldea: Iñigo de Miguel ahotsa, Xabi Baron gitarrista (Dragon Lord ohia), Feli Jimenez gitarrista (Gandalf ohia), Fermin Lanzas baxua (Gandalf ohia) eta Juanma Caballero bateria.

Hurrengo kontzertuak