2021/09/02

Oxido taldeak lan berriko bigarren singlea estreinatu du

Iruñeko Oxido heavy metal bandak laster argitaratuko du hirugarren diskoa. Izenburua eta azala laster aurkeztuko dituzte. Bitartean, bi dira aurreratu dituzten abestiak. Ondorengoa da berriena: Anzuelos.

Estudios K-n grabatu dute Alberto Porresen gidaritzapean. Estreinatu zuten lehendabiziko singlea Soy la tormenta izan zen.

Oxido banda Nafarroako rock eta heavy metal eszenan trebaturiko musikariek sortu zuten 2012an. Ordutik, bi disko plazaratu dituzte: Diez Balas (Autoekoiztua, 2014) eta Soñarás (Leyenda Records, 2019). Gaur egun bost kidek osatzen dute taldea: Iñigo de Miguel ahotsa, Xabi Baron gitarrista (Dragon Lord ohia), Feli Jimenez gitarrista (Gandalf ohia), Fermin Lanzas baxua (Gandalf ohia) eta Juanma Caballero bateria.

Hurrengo kontzertuak