2022/12/14

Ozki proiektuak lehendabiziko lan laburra sareratu du

Goierriko Ozki proiektua azaleratu da. Gorrototik eta nazkatik sortu du musikari anonimo batek, eta doinu gordinak eta pisutsuak jorratzen ditu. Lehen hiru abestiak Tsunamia estreinako lanean jaso ditu, eta jarraian entzun ditzakezue:

Proiektuaren atzean dagoen pertsonak honela aurkeztu digu bere burua: "Ozki 2020ko udan hasi nuen. Musikarekin esperimentatu nahi nuen, jotzen 'ikasi'. Eskuartean nituen instrumentuak hartu eta abestiak sortzen hasi nintzen. Denborarekin, jotzeko eta grabatzeko teknika apur bat hobetu dut. Muturreko metala da nire erreferentzia, eta blackarekin, deatharekin, grindcorearekin... jolastu eta gero, doom, drone eta sludgearen bidea hartu dut. Etxeko estudioan grabatu dut guztia. Nihilismoa, negatibismoa, gizartearen ustelkeria... dira nire inspirazio iturriak".

Hurrengo kontzertuak