2025/01/26

Pandemoldium, moldeko ogia baino gogorragoa

Oreretako Pandemoldium banda xelebreak erritmoa bizkortu du azken hilabeteotan. Abestiak banaka sareratzearekin batera, gero eta kontzertu gehiago ematen ari dira.

Kriminal drojas da plazaratu berri duten azken abestia:

Boskotea 2023an egonkortu zuten: Julen (ahotsa), Oscar (gitarra), Gabi (gitarra), Diego (baxua) eta Juak (bateria). Musikalki, bread metal doinuak jorratzen dituztela diote. Zuzenekoak, berriz, festa gisa hartzen dituzte, eta zaleek ondo pasatzea dute helburu. 

Guztira, lau kanta aurkeztu dituzte orain arte —beste hiruak beraien Bandcamp atarian entzun ditzakezue—, eta beste horrenbeste sareratzeko asmoa dute datozen hilabeteetan. 

Hurrengo kontzertuak