2025/11/11

Pandemoldium taldeak estualdia konpartitu du

Oreretako Pandemoldium groove metal bandak estreinako diskoaren lehen singlea aurreratu du: Agobiado. Plataforma digitaletan eta boskotearen Bandcamp atarian entzun dezakezue.

Jarraian, berriz, konpartitu duten letren bideoa duzue:

Oskar (Lukitas Production) gitarrista arduratu da diskoaren grabazioaz, eta diseinua Julen (Sput Production) abeslariak egin du. Gainerako hiru taldekideak dira Gabi (gitarra), Diego (baxua) eta Juak (bateria).

Hurrengo kontzertuak