Bueltan da Lasarte-Oriako Parapetasonik musika jaialdia, lau urteko etenaren ondoren. Bosgarren jaialdia egingo dute uztailaren 27an, Lasarten bertan. Dena dela, Parapetasonik musika elkarteak berrikuntza gehiago aurkeztu ditu.
Uda iritsi bitartean, Zital Sessions izeneko kontzertu zirkuitua antolatu dute. Gipuzkoa zeharkatuko du bost kontzerturen bidez. Lehendabizikoa, otsailaren 1ean izango da Trintxerpeko Mogambo aretoan. Hiru talde ariko dira zuzenean: Bullets Of Misery, Irkaia eta Fractality.
Bestalde, jaialdiak irudi berria aurkeztu du. "Umorea izango du ardatz eta horretarako musika kontzertuetan agerikoak izan ohi diren estereotipoekin jokatzea proposatuko du", adierazi dute antolatzaileek.