2024/06/03

Patxa abeslariak taldea osatu du

Javier Navarro Patxa abeslari bizkaitarrak laukotea osatu eta aurkeztu du. Hiru musikari eta lagun batu ditu bakarkako heavy metal proiektura: Jose Prieto Kasta (gitarra), Jose Felix Melsió Chefy (baxua) eta Mikel Iragui (bateria).

Urte hasieran Steel Soul estreinako abestia aurkeztu zuen bideoklip batekin.

Kantak pixkanaka sortzen eta grabatzen ari da Asuako Chromaticity Studios-etan, Pedro J. Mongeren (Vhäldemar) gidaritzapean.

Patxak urte asko daramatza heavy metalgintzan. Gaur egun, Ad Eternum taldeko abeslaria da, eta aurretik Valhalla, Adgar eta Aftershock bandetan ibili zen.

Hurrengo kontzertuak