Bizkaiko Pestilength corrosive death metal bandak Debemur Morti Productions zigilu frantziarrarekin sinatu du. Iraupen luzeko hirugarren diskoa dute jopuntuan, eta lehen singlea sareratu dute: Suhbem Legm.
Taldeak ondorengoa adierazi du lan berriaren inguruan: "Ehundurek eta maiztasunek zeregin garrantzitsua dute izaki torturatuen dialektoari forma emateko. Eskomikatu zaitez, tefra lohituak zure ontziak irradiatu ditzala, ito zaitez erabat atseginez inperio basatiei begira, miretsi ezazu Basom eta bere arraza, etorriko denaren hondakinak aurreikusteko. 'Eilatik' eta 'Basom Gryphos' bezalako aurreko agerpenak hurrengo kataklismoaren logelako faseak baino ez dira. Adi!".
Anonimotasunean ezkutatzen diren bi musikarik osatzen dute banda: M. (gitarra, baxua eta ahotsa) eta N. (bateria eta perkusioa).