Hendaiako Phobia modern metal taldeak Thunderstorm single berria plazaratu du. Argitu ez dutena da lan oso baten aurrerapena den edo ez. Aurretik, maketa bat kaleratu zuten.
Honela aurkeztu dute abestia: "Iraganeko kondairetan eta heroietan inspiratuta, abestiak galdutakoa berreskuratzeko prest dagoen gudari baten ibilbidea jasotzen du. Bidean sortzen zaizkion zalantzen artean, heroia errealitate basati baten aurrean aurkitzen da, non garaipena beti ziurtatzen ez den. Ausardia, mendekua eta betikotasunari buruzko gogoeta garratza da".
Jarraian duzue entzungai:
Eric Dorleans (Notos Productions) arduratu da abestiaren ekoizpenaz, grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioak. Dena dela, bateriak Lanetik Egina elkartean grabatu dituzte.
2017an sortu zuten Phobia taldea, eta gaur egun arte bost musikarik eraman dute aurrera.