Mungiako Pi L.T. bandak azaroaren 21an argitaratuko du Balak airean lan berria. Sei abesti izango ditu, eta Balaunka diskoetxearen bidez plazaratuko dute.
"Ez genuen abesti berririk gabeko itzulera nahi. Honegatik, eta 'Game Over' orain arteko azken lanaren 20. urteurrena ospatze aldera, lan berri bat grabatu dugu", adierazi dute.
Azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:
01. Balak airean
02. Banpiroak
03. Katuarena
04. Garai honetan
05. Eskua
06. Oraindik ez dakizun arren
Bilboko Koba estudioetan grabatu zuten otsaila eta iraila bitartean, Xanperen gidaritzapean.
Dagoeneko bi abesti aurreratu dituzte single gisa:
Pi L.T. - Banpiroak
Pi L.T. - Garai honetan
Bizkaiko taldea 2004an banandu zen Game Over bosgarren diskoa kaleratuta. Aldiz, 2017an elkartu ziren kontzertu batzuk emateko. Musikari hauek osatzen dute gaur egun Pi L.T.: Rafa Rueda (ahotsa eta gitarra), Aitor Abio (teklatuak eta sintetizadoreak), David Gonzalez (baxua) eta Jose Manuel Sampedro Xanpe (bateria).
Bizkaitarren diskografia osorik entzun dezakezue apropos sortu duten Bandcamp atarian.