Mungiako Pi L.T. bandak Balak airean (Balaunka) lan berria plazaratu du. 20 urteko etenaren osteko lehen abesti bilduma da. Zehazki, sei kanta ditu, eta bizkaitarren izaera alternatiboa islatzen dute. Egiari zor, rocketik gehiago dute metaletik baino.
"Indarra, melodia, sendotasuna, eklektikotasuna eta jakin-mina aurkitu dezakegu lan honetan", adierazi du laukoteak. Testuetan, berriz, gaur egungo gizartea eta bizimodua dituzte hizpide: "Mila begi, mila belarri, mila buru..., batzuetan, nahikoak ez direlako egunerokoari aurre egiteko. Balak airean dabiltza".
Plataforma digitaletan eta beraien Bandcamp atarian osorik entzun dezakezue:
Lan berria aurkezteko kontzertu bira iragarri dute, eta bihar bertan hasiko dira emanaldiekin. Hauek dira Euskal Herriko datak:
Balak airean Bilboko Koba estudioetan grabatu zuten otsaila eta iraila bitartean, Xanperen gidaritzapean. Aldiz, David Gonzalez taldekideak egin du diseinua.
01. Balak airean
02. Banpiroak
03. Katuarena
04. Garai honetan
05. Eskua
06. Oraindik ez dakizun arren
Bi abestiren bideoak aurkeztu dituzte:
Pi L.T. - Banpiroak
Pi L.T. - Garai honetan
Bizkaiko taldea 2004an banandu zen Game Over bosgarren diskoa kaleratuta. Aldiz, 2017an elkartu ziren kontzertu batzuk emateko. Musikari hauek osatzen dute gaur egun Pi L.T.: Rafa Rueda (ahotsa eta gitarra), Aitor Abio (teklatuak eta sintetizadoreak), David Gonzalez (baxua) eta Jose Manuel Sampedro Xanpe (bateria).