Urretxuko Putrid Torso brutal death metal bikoteak Prologue To Nowhere lehen lana entzungai jarri du. Dagoeneko digitalki eskura daiteke, eta 50 ale kaleratuko dituzte formatu fisikoan (agortuta daude).
Igor Sanchez (Human Embroidery, Abandonment) eta Ion Santos (Hopelessness) musikarien proiektu berria da. Sanchez ahotsaz eta bateria programatuez arduratu da. Santos, berriz, gitarrez eta baxuaz.
Ebola Living Room estudioan grabatu dituzte bi kantak, eta Oscar Company (Dystopia Art Studio) arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz. Company berak egin du azala eta taldearen logoa.
Bestalde, Pathologically Explicit Recordings zigiluarekin sinatu dute iraupen luzeko lehen diskoa argitaratzeko.