2018/06/12

Rise To Fall bandak gitarra jotzaile berria du

Bizkaiko Rise To Fall taldeak aldaketa bat izan du bere boskotean. Asis baxu jotzaileak banda utzi du arrazoi pertsonalengatik, eta bere lekua Javik hartuko du; orain arteko gitarra erritmikoak. Taldekide berri bat fitxatu dute bizkaitarrek: Dann Hoyos gitarra (Space Octopus, The Flying Scarecrow). Aurretik beste hainbat taldetan ibilitakoa da; hala nola, Beforce eta NoDrama.

Boskote berria Buenavista Metal Fest jaialdian estreinatuko dute, ekainaren 23an. Bestalde, udazkenean disko berria argitaratuko dute, beraien ibilbideko laugarrena.

Gaur egun, ondorengo bost musikariek osatzen dute taldea: Dalay (ahotsa), Hugo (gitarra), Dann (gitarra), Javi (baxua) eta Txamo (bateria).

Hurrengo kontzertuak