Sopelako Rise To Fall melodic death metal taldeak ekainaren 9an argitaratuko du The Fifth Dimension bosgarren diskoa, Noble Demon diskoetxearen bidez. Pixkanaka, singleak aurkezten ari dira bizkaitarrak, eta Hierophant da bigarrena. Bideoklip bikain batekin aurkeztu dute.
Lan berria Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin. Hamaika abesti izango ditu, eta, beste behin ere, Josu Torrealdai artista gipuzkoarrak egin du azala.
01. Rising Sun
02. Hierophant
03. Intruder
04. Test Of Time
05. Empty Ward
06. Infinite Crossroad
07. What Lies Beneath
08. Heroes
09. The Great Chain
10. Beam Of Light
11. Black Ocean
Intruder izan zen lehendabiziko singlea, eta bideoklip batekin estreinatu zuten. Abestiak luxuzko kolaborazioak ditu: Björn Speed Strid (Soilwork) eta Pedro J. Monge (Vhäldemar).