2024/07/24

Robert Rodrigo Band hirukoak zuzenekoaren lagin bat erakutsi du

Bizkaiko Robert Rodrigo musikariak eta haren bandak irailaren 20an kaleratuko du Live in Bilbao zuzeneko diskoa.

Aurrerapen moduan, Rainbow Road abestiaren zuzenekoa ikusgai jarri du bere Youtube kanalean.

Hemen duzue zuzeneko diskoaren azala:

Iazko azaroaren 11n grabatu zuen Bilboko StageLive aretoan. Rodrigok Pako Martínez De Musitu bateria jotzailea eta Miguel Manjon baxu jotzailea izan zituen alboan. 

Zuzenekoaren soinu ekoizpenaz, nahasketaz eta masterizazioaz Iker Bengoa (Silverstar Studios) arduratu da.

Hurrengo kontzertuak