Bizkaiko Robert Rodrigo musikariak Live in Bilbao zuzeneko diskoaren ikus-entzunezkoa osorik saretu du. Bizkaitarraren Youtube kanalean ikus daiteke.
Iazko irailean plazaratu zuen CD eta DVD formatuan, eta ikus-entzunezkoak abesti gehiago ditu diskoak baino. Guztira, hogei kantako errepertorioa jarri du ikusgai.
2023ko azaroaren 11n grabatu zuen Bilboko StageLive aretoan. Rodrigok Pako Martínez De Musitu bateria jotzailea eta Miguel Manjon baxu jotzailea izan zituen alboan. Zuzenekoaren soinu ekoizpenaz, nahasketaz eta masterizazioaz Iker Bengoa (Silverstar Studios) arduratu da.
Hauxe duzue zuzenekoaren azala eta abesti zerrenda:
CD
01. I’m Writing You From Paradise
02. Grandmama
03. Me vs Me
04. Fury Of The Universe
05. Ten Years
06. Heart Of Fire
07. Murderers Of Souls
08. A song For Michael
09. Rainbow Road
10. Chimera
11. Remembering Julen
12. In A Dream
13. Rock Till Dawn
DVD
01. Anita’s Boogie
02. I’m Writing You From Paradise
03. Grandmama
04. An Eye For An Eye
05. Me vs Me
06. Fury Of The Universe
07. Ten Years
08. Blue
09. Heart Of Fire
10. Murderers Of Souls
11. A song For Michael
12. Rainbow Road
13. Three Minutes In San Francisco
14. My Unusual Woman
15. Chimera
16. Remembering Julen
17. Summer Groove
18. In A Dream
19. Rock Till Dawn
20. Invasion