Robert Rodrigo gitarrista bizkaitarrak Rainbow Road single berria estreinatu du. Zazpi minutu luzeko bidaia instrumental koloretsua da. Jarraian eta plataforma digitaletan entzun dezakezue:
Gogoratu behar da azaroaren 11n zuzeneko diskoa grabatuko duela Bilboko StageLive aretoan. CD eta Blu-ray formatuan plazaratuko du.
Iazko martxoan Brainstorming hirugarren lan instrumentala kaleratu zuen Rodrigok; bakarkako bosgarrena.