2025/03/03

Sabotaje beteranoek 'Legado XL' diskoa martxoan plazaratu nahi dute

Bilboko Sabotaje heavy metal taldeak prest dauka Legado XL diskoa, beraien ibilbide luzeko bigarrena. Martxoaren 12rako plazaratzea espero dute, Bilboko Santana 27 aretoan kontzertua eskainiko dutelako. Lorihën argentinarrekin eta Ethernal errioxarren batera ariko dira zuzenean.

Lan berriaren azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Gaia
02. Súbete
03. Africa
04. Sabotaje
05. Encerrada en los abismos
06. Volver a empezar
07. La vista atrás

Iaz 40 urte bete ziren banda Thör izenpean sortu zutenetik —urtebete beranduago hartu zuten Sabotaje izena—. Horri erreferentzia egiten dio lan berriak. Hiru abesti berri ditu, beste bat 2006an argitaratutako baten birmoldaketa da, eta beste hiruak 1980ko hamarkadatik berreskuratu dituzte.

Orozko Producciones estudioan grabatu dute, eta azken hilabeteotan hainbat kanta aurreratu dituzte. Horietako bat da Gaia izenekoa.

Sabotaje taldearen lehen aroa 1983tik 1988ra bitartekoa izan zen. Tarte horretan, Columnas de Humo maketa eta bigarren bat grabatu zituzten. Urte batzuk pasatuta, 2003an itzuli ziren agertokietara, eta gaur egun indarrean jarraitzen du taldeak laukote moduan. 2018an Santuario iraupen luzeko estreinako diskoa kaleratu zuten. Zazpi urte beranduago, Legado XL bigarren diskoa argitaratuko dute.

Hurrengo kontzertuak