2024/06/08

Sabotaje taldearen grabazio zaharrak berreskuratu dituzte

Bilboko Sabotaje heavy metal bandaren iragana bilduma batean jaso eta argitaratu dute. Gadir Records zigiluaren eta Steel On Steel banatzailearen arteko elkarlanaren bidez, Demos 85/88 lana plazaratu dute.

Izenburuak aurreratzen duen moduan, orduan boskote zenaren maketak eta Leioan emandako kontzertu baten kantak jasotzen ditu bildumak.

01. F.O.P. (Fuerzas del orden público)
02. Santuario
03. Desahuciado
04. Princesa azul
05. Encerrado en los abismos
06. Columnas de humo
07. Dueños del Rock
08. Volver a empezar
09. Alucinando en la noche
10. Hermanos de sangre (directo)
11. Princesa azul (directo)    
12. Desahuciado (directo)
13. Sabotaje (directo)

Thör izenpean elkartu ziren 1983an, eta urtebete beranduago, 1984an, Sabotaje izena hartu zuten Black Sabbath erreferenteen omenez —Sabotage diskoa hartu zuten oinarri gisa—. 1988. urtera arte iraun zuten, eta bitarte horretan Columnas de Humo maketa eta bigarren bat grabatu zituzten. Urte batzuk pasatuta, 2003an itzuli ziren agertokietara, eta gaur egun indarrean jarraitzen du taldeak laukote moduan. 2018an Santuario iraupen luzeko estreinako diskoa kaleratu zuten.

Hurrengo kontzertuak