Barakaldoko Samarithan doom metal taldeak Tales of Doom lehen diskoa argitaratuko du laster Demons Records zigiluarekin. Methuselah izeneko laugarren singlea estreinatu dute:
Lana Pedro J. Mongek (Vhäldemar) masterizatu du Chromaticity Studios-etan. Azala, berriz, Maider Gonzalez Ojembarrenak (The Blind Gallery) egin du.
01. The Gates of Samariah
02. Valley of Pain
03. Saturnus
04. Methuselah
05. Fuga Mundi
06. The Triumph of Death
07. Cerverus Lair
08. Across the Moors of Damnation
Beste hiru abesti ere entzun daitezke:
Samarithan - Across the Moors of Damnation
Samarithan - Saturnus
Samarithan - Fuga Mundi
Samarithan Guillermo (The Name), Alberto eta Carlos Fernandez anaien proiektua da, eta doom doinuak jorratzeko elkartu ziren. Candlemass, Solitude Aeternus, Memento Mori eta Paradise Lost dira beraien erreferenteak.