Barakaldoko Samarithan doom metal banda abuztuan azaleratu zen. Across the Moors of Damnation hirugarren singlea aurkeztu dute, Italiako Divina Comeddia klasikoan oinarriturikoa. Zehazki, Danteren infernuan barneratu dira.
Guillermo (The Name), Alberto eta Carlos Fernandez anaien proiektua da, eta doom doinuak jorratzeko elkartu ziren. Candlemass, Solitude Aeternus, Memento Mori eta Paradise Lost dira beraien erreferenteak. Beste bi abestiak jarraian entzun ditzakezue:
Samarithan - Saturnus
Samarithan - Fuga Mundi