2022/03/28

Seigarren atala: euskal heavyaren B aldea

Euskal Herriko heavy metalaren historia kontatzen ari da Burdinola irratsaioa, Herriko Burdina webgunearekin lankidetzan. Seigarren atala estreinatu berri dute Naiz Irratian, eta dagoeneko nahieran entzun daiteke.

Euskal heavyaren B aldean dauden hamar talde aukeratu dituzte VI. atalean: KTI, Kartzarot, Noraezean, Hiru Beltz, Segabathor, Ipar Haizea, Sententzia, Gaueko Itzalak, Damudot eta Izu Nauk.

Gainerako atalak Euskal Herriko Heavy Metalaren historiaren webgune berezian entzun ditzakezue.

Hurrengo kontzertuak