
Bilboko Sepulchral death metal taldeak abenduaren 5ean argitaratuko du Beneath The Shroud bigarren diskoa. Beste behin ere, Soulseller Records zigilu herbeheretarrarekin kaleratuko dute. Lehen singlea urriaren 8an estreinatuko dute.
Hamaika abestiko lana Gorka Perezek nahastu eta masterizatu du. Azala, berriz, Luciana Nedelea ilustratzaileak egin du.

01. A Pact Written In Bone Dust
02. Beneath The Shroud
03. Abandoned Feretrum
04. Conflagration Of Sacred Bones
05. Torchless Crossroads
06. Cloaked Spectres
07. From The Crypt, The Putrid Mist
08. Blood, Phlegm, Black Bile
09. Gravestone Covenant
10. Poison Wind
11. Lost In The Ruins
Diskoan musikari hauek parte hartu dute: Dusk (baxua eta ahotsa), Gaueko (ahotsa), Gorka (gitarra eta bateria), eta Pestilence Breeder (gitarra soloak).
Bizkaitarren azken erreferentziak dira 2023ko Live at Groove Studios zuzeneko diskoa, maketen bilduma bat eta Possessed taldearen abesti ezagun baten moldaketa.