Bilboko Sepulchral death metal bandak laster argitaratuko du iraupen luzeko aurreneko diskoa. Musikari bakarreko proiektua izatetik hiruko banda izatera pasa da, eta ondorengoek osatzen dute: Dusk (baxua eta ahotsa), Gaueko (ahotsa) eta Gorka (gitarra eta bateria). Sare sozialetan aurrerapen txiki bat jarri dute.
Orain arte, bi maketa eta EP bat plazaratu dituzte. Hain zuzen, iazkoa da Graveyard Repugnance lan laburra, eta jarraian osorik entzun dezakezue.