2024/08/30

Sevicia bandak 'Dead Earth' abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Bilboko Sevicia metal taldea estreinako diskoaren xehetasunak ematen hasi da. The Ophidian izango da bere izenburua, eta aurrerapen gisa Dead Earth abestiaren bideoklipa aurkeztu dute. Danel Garay (Withredd) artistak zuzendu du.

Grabazioari dagokionez, Danny Lights (TracklabMedia Studio) arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz.

2021ean sortu zuten Sevicia banda. Askotariko metal taldeen eraginak nahasten dituztela diote. Erreferentzia moduan aipatu dituzte Trivium, Parkway Drive, Gojira, Children of Bodom eta System of a Down. Musika tresna konbentzionalez gain, oso bestelako instrumentuak erabiltzen dituzte: baraila (quijada), didgeridooa, triangelua, flauta, okarina eta heriotzaren txilibitua, besteak beste.

Bost musikarik osatzen dute taldea: Julen Romero (ahotsa eta baraila) Unai Riaño (gitarra) Markel de la Fuente (gitarra eta koroak) Josu Blanco (baxua) Mikel Dan Fernandez (teklatua eta koroak) eta Ivan Cortes (bateria).

Hurrengo kontzertuak