Bilboko Sevicia bandak bateria jotzaile berria aurkeztu du. Miguel Argibay galiziarrak hartu du Ivan Cortesek utzitako lekua. Denbora daramate ordezkoarekin entseatzen, eta zuzenekoak prestatzen.
Boskote berrituak maiatzaren 14an argitaratu zuen The Ophidian lehendabiziko disko interesgarria diskoa. Hitz hauekin aurkeztu zuten: "Ostadar sugearen Austral kondairan inspiratua dago. Bertan, gizakiaren gutiziari, fede ezari, hondamendi naturalei eta gizakiaren biziraupenari buruzko istorioak kontatzen dira".
Jarraian entzun dezakezue osorik:
Lana beraien kabuz grabatu zuten, eta Danny Lights (TracklabMedia Studio) arduratu zen nahasketaz eta masterizazioaz.
2021ean sortu zuten Sevicia banda. Askotariko metal taldeen eraginak nahasten dituztela diote. Erreferentzia moduan aipatu dituzte Trivium, Parkway Drive, Gojira, Children of Bodom eta System of a Down. Musika tresna konbentzionalez gain, oso bestelako instrumentuak erabiltzen dituzte: baraila (quijada), didgeridooa, triangelua, flauta, okarina eta heriotzaren txilibitua, besteak beste.
Boskotea berrosatu ondoren, hauek dira musikariak: Julen Romero (ahotsa eta baraila) Unai Riaño (gitarra) Markel de la Fuente (gitarra eta koroak) Josu Blanco (baxua) Mikel Dan Fernandez (teklatua eta koroak) eta Miguel Argibay (bateria).